Etxerako altzari guztiak

Nafarroa etorbidea 9, behea
20500 Arrasate Gipuzkoa
Tel. 943770032

Ordutegia: Astegunetan: 10:00 - 13:00 eta 16:00 - 20:00

Larunbatean: 10:00 - 13:00

Amets Altzariak

Ametsetarako espazioak

Amets Altzariak zure esku jarri nahi ditu barne-dekorazioan eta etxebizitzen zaharberritze-prozesuan duen esperientzia.
Gure enpresak, kalitate handieneko altzariak prezio onenean eskaini nahi dizkizu. Gainera, zure etxebizitza berritzen laguntzen dizugu, espazioak moldatuz, gremioekin harremanetan jarriz eta obra guztiaren prozesua kudeatuz, gure xedea, zure gustuko etxea sortzea baita.
Behar bezala aholkatuko zaituen pertsonal kualifikatua dugu zure etxea beti amestu izan duzun txokoa bihurtzeko.


Horretarako goi-mailako prestakuntza duten langileak ditugu. Beraien laguntzari eta aholkularitzari esker, zure etxea, amesten duzun txoko erosoan bilakatuko da

Egongela

Etxeko egongela bizi zaren tokia duzu, etxekoekin bildu edo lagunartean izateko. Horregatik Amets altzarietan aurkituko duzun saloia toki bero eta erosoa izango da, zu zeu eta zurekin biltzen den oro ondo sentiaraziko duena.
Gure erakusketa-dendan diseinu desberdineko egongelak ikusiko dituzu, gaur egungoak, klasikoak, rustikoak, funtzional erakoak, baina estetika eta erosotasuna sekula galdu gabe.
Espazio honen argizteria egokian aholkatuko zaitugu, zure etxean konfort eta ongizatea eskainiko dizun kolore egokietaz.

Bikote Logela

Amets altzariak eskaintzen duen bikote-logelak beti zaintzen du gela honek behar duen intimitatea. Egunerokotasunetik urruntzen zaituen gela egiten saiatzen gara, deskonektatu eta baretasunean lo egiteko. Lasaitasun hori lortzeko Amets Altzarietan bereziki zaintzen dugu ohe eta koltxoien aukeraketa.

Gazte eta haur logelak

Imaginazioa nagusi gure gazte eta haur logeletan.
Badakigu zuen umeek jolaslekua behar dutela, horregatik egiten dugu kolorez beteriko logela modularren aldeko apustua. Armairu espaziodunak, apalategiak eta espazio irekiak etxeko txikienen mugikortasuna bermatzeko.

Detalle txikiak inporta zaizkigulako eta zure etxea egiten lagungarri direlako hainbeste osagarri jartzen dizkizugu eskura, jangela altzariak, aulkiak, mahaiak,... zure izaerarekin bat egiten duen etxea errepikaezina osatzeko.

Gazteei dagokienez, badakigu bere bizi erdia logelan ematen dutela (jolasean, irakurtzen, ikasten, ametsean,...). Bere gela bere erreinua da, beraz bere buruarekin gustura izateko espazioa sortzen laguntzen dugu, kolore biziekin, bere gauzak ordenatzeko aukera ematen duten elementuekin eta argi-jokoak paper berezia hartzen duela.



Amets Altzariak facebook twitter

GIROAK